Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 10:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Israelgo etchea, adi çaçu Jaunac çure gainean erran duen hitza.

2. Hau dio Jaunac: Ez beçaitezte jaquinsun eguin jendaien bideez, eta jendaiac icitzen dituzten ceruetaco ikuscariençat ez beldur içan;

3. Ecen hutsalac dire populuen legueac: oihaneticaco çura haizcorac ebaqui, eta lanthu du oficialeac;

4. Urhez eta cilharrez berreguindu du; mailuarequin itzez josi du, ez dadiençat urra.

5. Halaco idolac palmondoac iduri lanthuac dire, eta ez dire minçatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlacotz ibilceco gai. Ez içan beraz hequien beldur, ceren ez baiteçaquete eguin ez onguiric ez gaizquiric.

6. Çure iduricoric ez da, Jauna: handia çare, eta çure icena bere indarrean handi da.

7. Nor ez da çure beldur içanen, oi populuen erregue? ecen çurea da ospea; populuetaco çuhur gucien artean, eta erresuma gucietan, bat et da çu beçalacoric.

8. Çoro erguel batzu direla frogatuco çaiote, eta hequien froga çur-pusca hura da.

9. Cilharra hostotan ekarcen da Tharsisetic eta urhea Ophaztic; oficialeac eta urheguinac lancen dituzte; moredinez eta purpurazcoa da hequien jauncia; horiec oro oficialearen lanac.

10. Jauna da ordean eguiazco Jaincoa; hura da Jainco bicia eta bethiereco erreguea; haren hasarreac ikaratzen du lurra, eta jendaiec ecin jasan deçaquete haren larderia.

11. Hau erranen dioçute beraz: Ceru-lurrac eguin içan ez dituzten jaincoac gal beitez lurraren gainetic eta ceruaren azpitic.

12. Bere ahalaz lurra eguin duenac, aphaindu du mundua bere çuhurciaz eta cerua hedatu bere gurbiltasunaz.

13. Hitz batez ceruetaric jautsarazten ditu ur-uharrac, eta hedoiac alcharazten ditu lurraren bazterretaric: uriaren erdian eguiten ditu ximistac, eta haicea ilkiarazten bere gordegailuetaric.

14. Guiçona bere jaquitateaz çoro bat eguin da; oficialea ahalquetara arthiquia da bere jaincomoldeaz; gueçurrezcoa eta biciric gabea baita haren lana.

15. Lan ezdeus, lan irrigarriac dire; sunsituren dire Jaunac ikusico dituen egunean.

16. Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena.

17. Sethioco toquian hagoena, bazterretaric bil çatzic hire ahalquetzeco gauçac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 10