Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 1:6-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Huna, ez daquit minçatzen, ecen haur gazte bat naiz oraino.

7. Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu.

8. Ez içan guiçonen aitzinean beldur, ceren çurequin bainaiz çure atheratzeco, dio Jaunac.

9. Eta Jaunac hedatu çuen escua eta uquitu çuen ene ahoa; eta erran çuen Jaunac: Huna non eman ditudan ene hitzac çure ahoan;

10. Huna non eçarri çaitudan egun jendaquien gainean eta erresumen gainean, errotic atheratzeco eta xahutzeco, galceco eta eceztatzeco, alchatzeco eta landatzeco.

11. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Atzarria dagoen cigor bat ikusten dut.

12. Eta Jaunac erran çarodan: Ongui ikusten duçu, ecen ni ene hitzaren gainean egonen naiz atzarria, haren bethetzeco.

13. Eta Jauna bigarren aldico minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Berz bat ikusten dut sutan, eta ipharretic dago itzulia.

14. Eta Jaunac erran çarodan: Ipharretic jaucico dira asturugaitzac lurreco egoiliar gucien gainera.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 1