Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 1:15-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Ecen, dio Jaunac, huna non deitzera nohan ipharreco erresumetaco jendaqui guciac; eta ethorrico dire, eta eçarriren dute ceinec bere tronua Jerusalemeco athe-sarceetan, eta hango harrasi gucien gainean inguru-inguru, eta Judaco hiri gucietan.

16. Eta atheraturen ditut hequiequin ene juiamenduac, ni utzi, jainco arrotzei sacrificatu eta beren escuetaco lana adoratu duten gucien malçurqueriaren contra.

17. Çuc beraz tinca çaçu guerria, jaiqui çaite eta erran diotzotzuete nic manatzen darozquitzudan guciac. Ez lotsa içan hequien aitzinera aguerceco, ecen nic eguinen dut ez duçula hequien aitzinean beldurric içanen.

18. Alabainan eçarri çaitut egun hiri hazcar bat beçala, burdinazco habe bat beçala, cobrezco harrasi bat beçala, lur guciaren gainean, Judaco erregueen contra, hango buruçaguien eta lur hartaco aphez eta populuaren contra.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 1