Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nola gobeldu da urhea? nola da aldatu haren arguidura ederrena? sainduteguico harriac nola dire carrica-buru gucietan barraiatuac?       BETH.

2. Siongo umeac eder ciren, urhe lehenezco edergailuac soinean: nola içan dire erabiliac baxereguileac eguin duen lurrezco uncia iduri?       GHIMEL.

3. Lamiec berec dithia aguertu dute eta esnea eman diote beren umeei: ene populuco alaba gogorra da mortuco ostruca beçala.       DALETH.

4. Bulharreco haurraren mihia aho gainari lothu da egarriz; haur ttipiec galdatu dute oguia eta emaileric etzen.       HE.

5. Goçoquerietan bici cirenac, carrica-bazterretan hil dire; purpuraren erdian bici cirenec, cikinqueria besarcatu dute.       VAU.

6. Ene populuco alabaren tzartasuna gaitzagoa eguin da Sodomaren bekatua baino, Sodoma, ceina aphur batez herrautsia içan baitzen, eta guiçonaren escuric etzen haren xahutzean.       ÇAIN.

7. Haren Naçarearrac, esnea baino, elhurra baino xuriagoac ciren, boli çaharra baino gorriagoac, çafirra baino ederragoac.       HETH.

8. Orai hequien beguithartea ikatza baino belçagoa eguina da, eta placetan ez dire eçagutzen; larrua heçurrei josia dute; idortu eta çura beçala eguin da.       TETH.

9. Çori hobea içatu dute ezpatatic hil direnec, gosetic goan direnec baino; ceren hauquiec ihartu baitira lurraren agortasunaren ariaz.       JOD.

10. Bihotz samurraco emaztequiec errearaci dituzte beren haurrac; haurrac içan dire amen janhari ene populuco alabaren desmasian.       CAPH.

11. Jaunac ase du bere sepha, ixuri du bere hasarrearen sumindura, eta Sionen biztu du su bat asentuetaraino erre duena.       LAMED.

12. Lurreco erregueec eta munduco egoiliar guciec, etzuten usteco etsaiac Jerusalemeco atheetaric sarthuco cirela.       MEM.

13. Eguin dire, haren profeten bekatuen gatic, eta haren aphecen tzarquerien gatic, hequiec prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri.       NUN.

14. Itsuac beçala ibili dire carriquetan gaindi; odolean cikindu dire; eta ecin iragan citazqueenean, goititzen cituzten beren petrailac.       SAMECH.

15. Eta oihu eguiten çaroeten: Guibelerat! Çoazte guibelerat, lohiac; ez uqui gu! Ecen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien artean erran dute: Jauna ez da guehiago hurbilduren, horiequin egoteco.       PHE.

16. Jaunaren beguitharteac barraiatu ditu; ez da hurbilduren horiei beguiratzeco; aphecen beguitharteençat ez dute ahalqueric, ez-eta çaharrençat urricalmenduric.       AIN.

17. Irauten guinduenean oraino, gure beguiac ahitu dire lagunça alfer bati iguri, ecin salba guinçazquen jendaia bati arduratsuqui beguira guinaudecenean.       SADE.

18. Gure oinac lerratu dire gure carriquen gainean, hurbildu da gure akabança; betheac dire gure egunac, ecen heldu da gure azquen orena.       COPH.

19. Ondotic jarraiquitzen citzaizquigunac, ceruco arranoac baino çalhuago içan dire; mendietara jarraiqui çaizquigu, mortuan celatac hedatu darozquigute.       RES.

20. Gure ahoco hatsa, Cristo Jauna, hartua çan da gure bekatuen gatic; erran içan guinaroen: Çure itzalean bicico gare jendaien artean.       SIN.

21. Boz eta jauz hadi Edomen alaba, Huseco lurrean hagoena, hiri ere ethorrico çain karminduraco uncia; horditua eta bilucia içanen haiz.       THAU.

22. Iraunguitua da çure gaizquia, oi Siongo alaba; Jauna ez da guehiago abiaturen çure desherritzera: bainan ikartu ditin hire tzarqueriac, Edomen alaba, aguertu ditin hire bekatuac.