Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:33-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez:       LAMED.

34. Lurreco gathibuen oimpean lehercen,       LAMED.

35. Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean,       LAMED.

36. Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac.       MEM.

37. Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien?       MEM.

38. On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen?       MEM.

39. Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac?       NUN.

40. Ikar detzagun gure bideac; bilha gaitecen, eta Jaunaren gana bihur.       NUN.

41. Goiti detzagun bihotzac escuequin Jauna gana ceruetara.       NUN.

42. Tzarquerian ibili gare, eta hasarretzera deithu çaitugu; hargatic çaude çu gogorretic.       SAMECH.

43. Çure hasarreaz inguratu çare, eta jo gaituçu; hilca haritu çaizquigu, eta ez gaituçu guphidetsi.       SAMECH.

44. Hedoi bat eçarri duçu çure aitzinean, othoitza etzadien iragan.       SAMECH.

45. Errotic atheratua eta arthiquia utzi nauçu populuen erdian.       PHE.

46. Gure etsai guciec gure contra idequi dute ahoa.       PHE.

47. Profecia bilhacatu da gure icialdura, gure artea eta xahupena.       PHE.

48. Nigar-uharrac ixuri ditu ene beguiac ene populuco alabaren xahupenaren gainean.       AIN.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3