Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:30-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac.       CAPH.

31. Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen.       CAPH.

32. Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera;       CAPH.

33. Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez:       LAMED.

34. Lurreco gathibuen oimpean lehercen,       LAMED.

35. Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean,       LAMED.

36. Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac.       MEM.

37. Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien?       MEM.

38. On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen?       MEM.

39. Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac?       NUN.

40. Ikar detzagun gure bideac; bilha gaitecen, eta Jaunaren gana bihur.       NUN.

41. Goiti detzagun bihotzac escuequin Jauna gana ceruetara.       NUN.

42. Tzarquerian ibili gare, eta hasarretzera deithu çaitugu; hargatic çaude çu gogorretic.       SAMECH.

43. Çure hasarreaz inguratu çare, eta jo gaituçu; hilca haritu çaizquigu, eta ez gaituçu guphidetsi.       SAMECH.

44. Hedoi bat eçarri duçu çure aitzinean, othoitza etzadien iragan.       SAMECH.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3