Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:29-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Herrautsean eçarrico du bere ahoa, gothor baitago haren iguriquimena.       JOD.

30. Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac.       CAPH.

31. Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen.       CAPH.

32. Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera;       CAPH.

33. Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez:       LAMED.

34. Lurreco gathibuen oimpean lehercen,       LAMED.

35. Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean,       LAMED.

36. Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac.       MEM.

37. Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien?       MEM.

38. On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen?       MEM.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3