Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:28-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Jarrico da bakarric eta ixilic egonen da, ceren bere gainean eçarri baitu uztarri hura.       JOD.

29. Herrautsean eçarrico du bere ahoa, gothor baitago haren iguriquimena.       JOD.

30. Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac.       CAPH.

31. Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen.       CAPH.

32. Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera;       CAPH.

33. Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez:       LAMED.

34. Lurreco gathibuen oimpean lehercen,       LAMED.

35. Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean,       LAMED.

36. Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac.       MEM.

37. Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien?       MEM.

38. On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen?       MEM.

39. Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac?       NUN.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3