Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:17-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta baquetic kendua içan da ene arima; cer den ona ahancia naiz.       VAU.

18. Eta erran dut: Eneac eguin du; akabo da Jaunaren baithan nuen iguriquimena.       ÇAIN.

19. Orhoit çaite ene laceriaz, nola naicen ehoa eta ciçari-belharrez eta minez bethea.       ÇAIN.

20. Orhoituco naiz orhoituco, eta ene arima ene baithan ihartuco da.       ÇAIN.

21. Horiec iraganen ditut ene bihotzean eta horrec emanen darot phesquiça.       HETH.

22. Jaunaren urricalmenduei esquer, ez gare alde bat xahutuac içan, ceren haren urricalpenac ez baitira ahituac.       HETH.

23. Goicetic eçagutu dut, handia dela çure cintasuna.       HETH. 24. Jauna da ene çathia, dio ene arimac, hargatic iguriquiren dut.       TETH.

25. Jauna ona da haren baithan daducatenençat beren iguriquimena, hura bilhatzen duen arimarençat.       TETH.

26. Çorion Jaunaren ganicaco salbamendua ixiltasunean iguriquitzen duenarençat.       TETH.

27. Çorion gaztedanic uztarria ekarcen duenarençat.       JOD.

28. Jarrico da bakarric eta ixilic egonen da, ceren bere gainean eçarri baitu uztarri hura.       JOD.

29. Herrautsean eçarrico du bere ahoa, gothor baitago haren iguriquimena.       JOD.

30. Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac.       CAPH.

31. Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen.       CAPH.

32. Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera;       CAPH.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3