Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:10-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Enetzat bilhacatu da celatan jarria den harz bat, gordegailuetaric dagoen lehoin bat.       DALETH.

11. Hautsi ditu ene bidexcac eta phorrocatu nau neroni, inconiatua eçarri nau.       DALETH.

12. Hedatu du bere arrambela, eta guecien xedetzat hartu nau.       HE.

13. Ene sahetsetan sarthu ditu bere gueci-uncico alabac.       HE.

14. Ene herritar guciençat irrigarri bilhacatu naiz eta hequien cantagailu egun gucian.       HE.

15. Uhertasunez bethe, ciçari-belharrez horditu nau.       VAU.

16. Eta horz guciac arront hautsi darozquit, eta hautsez haci nau.       VAU.

17. Eta baquetic kendua içan da ene arima; cer den ona ahancia naiz.       VAU.

18. Eta erran dut: Eneac eguin du; akabo da Jaunaren baithan nuen iguriquimena.       ÇAIN.

19. Orhoit çaite ene laceriaz, nola naicen ehoa eta ciçari-belharrez eta minez bethea.       ÇAIN.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3