Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 3:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ni naiz guiçon bat, ene laceria ikusten dudana Jaunaren hasarreco cigorraren azpian.       ALEPH.

2. Eraguin darot eta eraman nau ilhumbeac barna, eta ez arguitic.       ALEPH.

3. Egun gucian ez du berceric eguin bere escua ene gainera itzulcea eta arreitzulcea baicic.       BETH.

4. Çaharraraci ditut ene larrua eta haraguia, eta hautsi ditu ene heçurrac.       BETH.

5. Hersi nau alde orotaric harrasiz, eta inguratu nau minez eta nekez.       BETH.

6. Toqui ilhunetan eçarri nau, bethicotzat hilac direnac beçala.       GHIMEL.

7. Inguruan harrasi bat eguin du ene contra, ilki ez nadiençat; dorphetu ditut ene oinetaco burdinac.       GHIMEL.

8. Deihadar eta othoitz eguiten nuelaric ere, arbuiatu du ene othoitza.       GHIMEL.

9. Harri picatuz hersi ditu ene bideac, eta ene bidexcac hautsi ditu.       DALETH.

10. Enetzat bilhacatu da celatan jarria den harz bat, gordegailuetaric dagoen lehoin bat.       DALETH.

11. Hautsi ditu ene bidexcac eta phorrocatu nau neroni, inconiatua eçarri nau.       DALETH.

12. Hedatu du bere arrambela, eta guecien xedetzat hartu nau.       HE.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 3