Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 2:7-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jaunac hastandu du bere aldarea eta madaricatu bere sainduteguia; hartaco dorreen harrasiac arthiqui ditu etsaien escuetara; eta Jaunaren etchean bozcariozco oihutan ibili dira, hala-nola berce orduz besta-egunetan.       HETH.

8. Jaunac burutan hartu du Siongo alabaren harrasiaren urratzea; hedatu du bere haria, eta xahutu arteo ez du guibelatu bere escua; carrascan erori da aitzin-harrasia, eta harrasia orobat urratua da.       TETH.

9. Luphean sarthuac dire hango atheac; crascatu eta xahutu ditu hango hagac; hango erregue eta buruçaguiac barraiatu ditu jendaien erdian; ez da guehiago legueric eta hango profetec ez dute guehiago Jaunaren ganic aguerpenic içatu.       JOD.

10. Siongo alabaren çaharrac lurrean jarri eta ixilic baratu dira; hautsez estali dituzte beren buruac eta jaunci dituzte çurdatzac; Jerusalemeco nescatchec lurrerat arthiqui dituzte beren buruac.       CAPH.

11. Nigar eguinaren eguinez iraunguitu dire ene beguiac; ene barnea ikaratu, ene guibel-erraiac lurrera ixuri dire, ikustean ene populuco alabaren desmasia, haur xumeac eta bulharrecoac hirico carriquetan iraunguitzen.       LAMED.

12. Beren amei cerraten: Non dire oguia eta arnoa? hirico carriquetan sakituac içan balire beçala erorcen cirenean, eta arimac eguiten ciotenean beren amen alçoan.       MEM.

13. Nori erkaturen, edo noren idurico aiphaturen çaitut, Jerusalemeco alaba? noren bardin eçarriren çaitut eta cer goçacari emanen darotzut, Siongo alaba garbia? ecen çure mina itsasoa beçain handi da; norc deçaque senda?       NUN.

14. Çure profetec çuretzat içan dituzte ikuspen gueçurrezcoac eta çoroac; etzarotzuten çure gaizquia aguercen, urriquitara çure deitzeco; bainan çuretzat ikusten cituzten gueçurrezco garhaiciac eta etsai-iraizteac.       SAMECH.

15. Çure contra escuac jo dituzte bideco iragaile guciec; hixtuca haritu dire, eta Jerusalemeco alabaren contra dardaratu dute burua, ciotelaric: Hori othe da edertasun osoco hiri hura, lur gucico bozcarioa cena?       PHE.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 2