Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 2:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Çure profetec çuretzat içan dituzte ikuspen gueçurrezcoac eta çoroac; etzarotzuten çure gaizquia aguercen, urriquitara çure deitzeco; bainan çuretzat ikusten cituzten gueçurrezco garhaiciac eta etsai-iraizteac.       SAMECH.

15. Çure contra escuac jo dituzte bideco iragaile guciec; hixtuca haritu dire, eta Jerusalemeco alabaren contra dardaratu dute burua, ciotelaric: Hori othe da edertasun osoco hiri hura, lur gucico bozcarioa cena?       PHE.

16. Çure etsai guciec çure contra idequi dute ahoa; hixtuca haritu dire, carrascatu dituzte horçac eta erran dute: Iretsico dugu; huna guc iguriqui dugun egun hura; aurkitu dugu, ikusi dugu.       AIN.

17. Jaunac eguin du buruan hartu çuena; azpaldidanic eman çuen erabaquia obratu du; xahutu du eta ez guphidetsi; etsaia bozcariatu du çure gainean; eta goratu du çure etsaien adarra.       SADE.

18. Hequien bihotzac Jaunari oihu eguin dio Siongo alabaren harrasien contra: gau eta egun nigarrac ixur çatzu uharra beçala; ez eman çure buruari phausuric, eta ez bedi ixil çure begui-ninia.       COPH.

19. Jaiqui çaite, deithora çaite gau lehenetic; ura beçala ixur çaçu çure bihotza Jaunaren aitzinean; haren ganat alcha çatzu escuac carrica-buru gucietan gosez hil diren çure haur xumeen arimençat.       RES.

20. Ikusaçu, Jauna, eta beguira nor larrutu duçun horrela; emaztequiec janen othe dituzte bada beren fruituac, ukumiloa beçalaco haurrac? apheça eta profeta hilac içanen othe dire Jaunaren sainduteguian?       SIN.

21. Haurra eta guiçon-çaharra campoan etzanac daude lurraren gainean; ene nescatcha eta guiçon-gazteac erori dire ezpataren azpira; hil ditutzu çure iraquiduraco egunean; jo ditutzu, eta etzare urricaldu.       THAU.

22. Besta batera beçala deithu ditutzu etsaiac alde orotaric ene icitzera; eta Jaunaren hasarreco egunean ez da içan itzuri eta guelditu denic; etsaiac iretsi ditu haci eta alchatu ditudan haurrac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 2