Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 2:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nola Jaunac bere hasarrean hedoi batez estali du Siongo alaba? nola cerutic lurrera arthiqui du Israelgo alaba ederresgarria, eta bere hasarrean ez da guehiago orhoitu bere oinetaco alkiaz?       BETH.

2. Jaunac eragotzi ditu eta ez guphidetsi Jacoben edergailu guciac; bere iraquiduran, urratu eta lurrerat arthiqui ditu Judaco alabaren hazcargailuac; arrotzen escuetara arthiqui ditu erresuma eta hartaco buruçaguiac.       GHIMEL.

3. Bere hasarrearen sephan phorroscatu du Israelen adarra; etsaiaren aitzinetic guibelerat eraman du bere escuina, eta Jacoben baithan biztu du garrezco su bat beçala, oro inguruan erretzen dituena.       DALETH.

4. Bere arrambela hedatu du etsaiac beçala; etsaiac beçala gogortu du bere escuina, eta xahutu ditu Siongo alabaren olhan ciren gauça ederrac oro: sua beçala hedatu du bere gaitzidura.       HE.

5. Jauna bilhacatu da etsai bat beçala; eragotzi du Israel; eragotzi ditu haren harrasi guciac, urratu ditu haren hazcargailuac; eta Judaco alabaren baithan aphaletsi ditu guiçona eta emaztequia.       VAU.

6. Biluci du bere tabernaclea, larrutzen den baratze bat beçala; urratu du bere tabernaclea; Jaunac ahanzpenera eman ditu Sionen bestac eta larumbatac, eta laidoaren eta bere gaitziduraco sepharen azpira arthiqui ditu erregue eta apheça.       ÇAIN.

7. Jaunac hastandu du bere aldarea eta madaricatu bere sainduteguia; hartaco dorreen harrasiac arthiqui ditu etsaien escuetara; eta Jaunaren etchean bozcariozco oihutan ibili dira, hala-nola berce orduz besta-egunetan.       HETH.

8. Jaunac burutan hartu du Siongo alabaren harrasiaren urratzea; hedatu du bere haria, eta xahutu arteo ez du guibelatu bere escua; carrascan erori da aitzin-harrasia, eta harrasia orobat urratua da.       TETH.

9. Luphean sarthuac dire hango atheac; crascatu eta xahutu ditu hango hagac; hango erregue eta buruçaguiac barraiatu ditu jendaien erdian; ez da guehiago legueric eta hango profetec ez dute guehiago Jaunaren ganic aguerpenic içatu.       JOD.

10. Siongo alabaren çaharrac lurrean jarri eta ixilic baratu dira; hautsez estali dituzte beren buruac eta jaunci dituzte çurdatzac; Jerusalemeco nescatchec lurrerat arthiqui dituzte beren buruac.       CAPH.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 2