Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 1:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua.       LAMED.

12. Oi çuec bidean iragaiten çareten guciac, ohartemaçue eta beguira çaçue hean baden atsecaberic enea beçalacoric; ecen nola Jaunac erran, hala biluci bainau bere hasarreco egunean.       MEM.

13. Su bat igorri du gainetic ene heçurretara, eta açurriatu nau; sarea hedatu diote ene oinei, eta guibelerat erorraraci nau; egun gucian inconiatua eta atsecabez hiratua eçarri nau.       NUN.

14. Erne egotu da ene gaixtaquerietaco uztarria; haren escuan inguratuac eta ene lephoaren gainean eçarriac dire; ethendua da ene indarra Jaunac eçarri nau escu batean, ceintaric ecin ilkico bainaiz.       SAMECH.

15. Jaunac ene erditic kendu ditu ene guiçon hazcar guciac; ene contra deithu du ordu gaitza, ene guiçon hauten xahutzeco; Jaunac lacoa oincatu dio Judaco alaba gazteari.       AIN.

16. Hargatic nago nigarrez, eta uharrac ixurcen dituzte ene beguiec ceren ene ganic urrundu baita, bicia bihurcen çarodan goçacari-emailea galduac dira ene umeac, nausitu delacotz etsaia.       PHE.

17. Sionec hedatu ditu escuac; ez du goçacari-emaileric; Jaunac Jacoben contra manatu ditu inguruan haren etsaiec; Jerusaleme hequien artean eguin da astagaitzez lohitua dena beçala.       SADE.

18. Jauna çucena da, ecen hasarretzera ekarri dut haren ahoa adi çaçue othoi populu guciec, eta ikusaçue ene atsecabea; gathibu goan dire ene nescatcha eta guiçon-gazteac.       COPH.

19. Deithu ditut ene adisquideac, eta berec enganatu naute; ene apheçac eta çaharrac hirian iraunguitu dire, jateco cerbait bilhatzen çutelaric beren bicien mantenatzeco.       RES.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 1