Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 1:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nolaz dago bakarric jarria populuz bethea cen hiria jendaietaco erreguina alhargun bat iduri eguina da; herrialdeen burua cergaren azpian da.       BETH.

2. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrac dihoazco mathelac behera; maite cituen gucietaric batec ez dio ematen goçacariric; bere adisquide guciac escarniatu dute, eta etsai eguin çaizquio.       GHIMEL.

3. Juda bercetara goan da atsecabearen handiz, hesturaren gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausiric aurkitu; bere jaçarle guciac lothu çaizco bere oinhaceen erdian.       DALETH.

4. Nigarrez daude Siongo bideac, ceren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guciac urratuac daude, apheçac auhenetan, nescatchac hautsez estaliac, eta bera uhertasun minean.       HE.

5. Bere etsaiec buruaren gainean jarri çaizco; hari jaçarcen cioetenac aberastu dire; ceren Jauna baita haren contra minçatu haren tzarquerien elemenia gatic; haren haurttoac gathibu eramanac içan dire hersatzailearen aitzinean.       VAU.

6. Siongo alabari goan çaio bere edertasun gucia; haren buruçaguiac bilhacatu dire alhapideric kausitzen ez duten ahariac beçala, eta ahituac goan dire eraguilearen aitzinean.       ÇAIN.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 1