Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 1:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nolaz dago bakarric jarria populuz bethea cen hiria jendaietaco erreguina alhargun bat iduri eguina da; herrialdeen burua cergaren azpian da.       BETH.

2. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrac dihoazco mathelac behera; maite cituen gucietaric batec ez dio ematen goçacariric; bere adisquide guciac escarniatu dute, eta etsai eguin çaizquio.       GHIMEL.

3. Juda bercetara goan da atsecabearen handiz, hesturaren gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausiric aurkitu; bere jaçarle guciac lothu çaizco bere oinhaceen erdian.       DALETH.

4. Nigarrez daude Siongo bideac, ceren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guciac urratuac daude, apheçac auhenetan, nescatchac hautsez estaliac, eta bera uhertasun minean.       HE.

5. Bere etsaiec buruaren gainean jarri çaizco; hari jaçarcen cioetenac aberastu dire; ceren Jauna baita haren contra minçatu haren tzarquerien elemenia gatic; haren haurttoac gathibu eramanac içan dire hersatzailearen aitzinean.       VAU.

6. Siongo alabari goan çaio bere edertasun gucia; haren buruçaguiac bilhacatu dire alhapideric kausitzen ez duten ahariac beçala, eta ahituac goan dire eraguilearen aitzinean.       ÇAIN.

7. Jerusaleme orhoitu da bere atsecabezco egunez eta beihalaco egunetaric cituen ontasun gucien narriapenaz, haren populua etsaiaren escuaren azpian erorcen cenean eta nihorc etzuenean laguncen: ikusi dute etsaiec, eta haren larumbatez irriz egotu dire.       HETH.

8. Bekatu belçaz hobendun eguin da Jerusaleme, hargatic erorcor bilhacatu da: espantatzen çuten guciec arbuiatu dute, ceren ikusi baitute haren laidoa; berac aldiz, auhenetan guibelerat eguin du.       TETH.

9. Oinen gainean ditu bere lohiqueriac, eta ez da bere akabançaz orhoitu; muthiriqui eragotzia içan da, goçacari-emaileric gabe. Jauna, ikusaçu ene atsecabea, ceren goititu den etsaia.       JOD.

10. Haren gauça lehiagarri gucien gainera etsaiec ekarri dute beren escua; ecen leku sainduan ikusi ditu sarcen jendaiac, ceinetaz manatu baitzinuen etzitecela sar çure baldarnan.       CAPH.

11. Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua.       LAMED.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 1