Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 9:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Hau ere Jaincoac erran cioen Noeri eta harequin batean haren semeei:

9. Huna non eguinen dudan patu çuequin, eta çuen ondotic çuen ondoregoarequin,

10. Eta çuequin diren abere guciequin, hala hegastinetan, nola aciendetan eta lurreco basabereetan, arkatic athera içan direnetan, eta lurreco abere gucietan.

11. Ene patua eguinen dut çuequin, eta gaurguero ez da haragui bicia uholdeco urez xahutuco gucia, eta hemendic aitzina ez da uholderic içanen lurra hondatuco duenic.

12. Jaincoac erran çuen guero: Huna bethico mendeetan çuequin dudan batasuneco seinale ematen dudana ene eta çuen artean eta arima bici guciençat.

13. Hedoietan eçarrico dut ene arrambela, eta hura içanen da ene eta lurraren arteco patuaren seinalea.

14. Eta cerua hedoiez estalico dudanean, ene arrambela hedoietan aguertuco da;

15. Eta orhoituco naiz ene çuequilaco patuaz eta haraguia ernatzen duten arima bici guciequilacoaz: eta ez da guehiago içanen uholdeco uric bici diren guciac xahutuco dituztenic.

16. Eta hedoietan içanen da arrambela, eta beguiratuco diot, eta orhoituco naiz bethico patu badela Jaincoaren eta lurraren gainean den haragui orotaco arima biciaren artean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 9