Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 9:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Nornahic ixuri içan baituque guiçonaren odola, ixuria içanen da harena ere: ecen guiçona Jaincoaren idurira eguina içan da.

7. Berha çaitezte beraz, çuec, eta popula çaitezte, sar çaitezte lurraren gainera, eta bethe çaçue hura.

8. Hau ere Jaincoac erran cioen Noeri eta harequin batean haren semeei:

9. Huna non eguinen dudan patu çuequin, eta çuen ondotic çuen ondoregoarequin,

10. Eta çuequin diren abere guciequin, hala hegastinetan, nola aciendetan eta lurreco basabereetan, arkatic athera içan direnetan, eta lurreco abere gucietan.

11. Ene patua eguinen dut çuequin, eta gaurguero ez da haragui bicia uholdeco urez xahutuco gucia, eta hemendic aitzina ez da uholderic içanen lurra hondatuco duenic.

12. Jaincoac erran çuen guero: Huna bethico mendeetan çuequin dudan batasuneco seinale ematen dudana ene eta çuen artean eta arima bici guciençat.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 9