Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 9:23-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Bainan Sem eta Japhetec capa bat eçarri çuten beren sorbaldetan, eta guibelca goanez aitaren alderdiac estali cituzten: eta beguitharteac cituzten berce aldera itzuliac, eta etzituzten aitaren alderdiac ikusi.

24. Noec, bere mozcorretic atzarcearequin, jaquin çuenean cer eguin cioen bere bigarren semeac,

25. Erran çuen: Canaan, madaricatua içan bedi, eta bere anaien sehien sehia.

26. Erran çuen oraino: Benedicatua Semen Jainco Jauna, haren sehi içan bedi Canaan.

27. Jaincoac hedaraz beça Japhet, eta bere egoitza eguin beça Semen olhetan, eta Canaan içan bedi haren sehi.

28. Bada, uholdeaz gueroz, Noe bici içan cen oraino hirur ehun eta berrogoi eta hamar urthe.

29. Eta haren adinac hartu cituen bederatzi ehun eta berrogoi eta hamar urthe, eta hil içan cen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 9