Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 9:14-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta cerua hedoiez estalico dudanean, ene arrambela hedoietan aguertuco da;

15. Eta orhoituco naiz ene çuequilaco patuaz eta haraguia ernatzen duten arima bici guciequilacoaz: eta ez da guehiago içanen uholdeco uric bici diren guciac xahutuco dituztenic.

16. Eta hedoietan içanen da arrambela, eta beguiratuco diot, eta orhoituco naiz bethico patu badela Jaincoaren eta lurraren gainean den haragui orotaco arima biciaren artean.

17. Eta Jaincoac erran cioen Noeri: Hau içanen da lurraren gaineco haragui ororequin eguin içan dudan patuaren seinalea.

18. Beraz arkatic ilki ciren Noeren semeac hirur ciren, Sem, Cam eta Japhet. Bada, Cam cen Canaanen aita.

19. Horiec ciren Noeren hirur semeac: eta horietaric barraiatu içan da bazter orotan guiçon iraulgui gucia.

20. Noe laboraria cen eta abiatu cen lurraren lancen, eta landatu çuen mahastia.

21. Eta arnoa edanic mozcortu cen, eta bere olhan alderdiac aguertu cituen.

22. Cam, Canaanen aitac hori ikusi çuenean, aitac alderdiac agueri cituela, campora bere bi anaiei erratera goan citzaioten.

23. Bainan Sem eta Japhetec capa bat eçarri çuten beren sorbaldetan, eta guibelca goanez aitaren alderdiac estali cituzten: eta beguitharteac cituzten berce aldera itzuliac, eta etzituzten aitaren alderdiac ikusi.

24. Noec, bere mozcorretic atzarcearequin, jaquin çuenean cer eguin cioen bere bigarren semeac,

25. Erran çuen: Canaan, madaricatua içan bedi, eta bere anaien sehien sehia.

26. Erran çuen oraino: Benedicatua Semen Jainco Jauna, haren sehi içan bedi Canaan.

27. Jaincoac hedaraz beça Japhet, eta bere egoitza eguin beça Semen olhetan, eta Canaan içan bedi haren sehi.

28. Bada, uholdeaz gueroz, Noe bici içan cen oraino hirur ehun eta berrogoi eta hamar urthe.

29. Eta haren adinac hartu cituen bederatzi ehun eta berrogoi eta hamar urthe, eta hil içan cen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 9