Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 9:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaincoac benedicatu cituen Noe eta bere semeac. Eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte, eta lurra bethe çaçue.

2. Eta lurreco abere guciac eta ceruco hegastin guciac, eta lurraren gainean higuitzen diren guciac içan beitez çuen beldurrean eta lotsan: itsasoco arrain guciac eçarri ditut çuen escuan.

3. Higuitzen eta bici diren guciac içanen dira çuen hazcurri: utzi darozquitzuet guciac hala nola belhar berdatzen direnac.

4. Erresalbu eguiten dut ez deçaçuen jan haraguia odolarequin.

5. Ecen bilhatuco dut çuen bicico odola abere gucien ganic: eta bilhatuco dut guiçonaren bicia atzearen edo anaiaren escutic.

6. Nornahic ixuri içan baituque guiçonaren odola, ixuria içanen da harena ere: ecen guiçona Jaincoaren idurira eguina içan da.

7. Berha çaitezte beraz, çuec, eta popula çaitezte, sar çaitezte lurraren gainera, eta bethe çaçue hura.

8. Hau ere Jaincoac erran cioen Noeri eta harequin batean haren semeei:

9. Huna non eguinen dudan patu çuequin, eta çuen ondotic çuen ondoregoarequin,

10. Eta çuequin diren abere guciequin, hala hegastinetan, nola aciendetan eta lurreco basabereetan, arkatic athera içan direnetan, eta lurreco abere gucietan.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 9