Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 8:9-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Bainan hunec ez kausituric non pausa çangoa, arkara bihurtu cen Noeren gana: urac ecen hedatuac ciren lur gucian: eta Noec luçatu cioen besoa, hartu çuen eta arkara sarthu.

10. Beguira egonic berce çazpi egun oraino, arkatic igorri çuen berriz usoa.

11. Eta hau arratsalde aphalean ethorri citzaioen, oliba adar bat çakarrela mocoan bere hosto ferdeequin. Noec eçagutu çuen beraz urec lurra utzi çutela.

12. Halere berce çazpi egun beguira egon cen: eta igorri çuen usoa, ceina ez baitzitzaioen guehiago bihurtu.

13. Huneletan, Noeren sei ehun eta batgarren urthean, lehembicico hilabetheco lehen egunean, urac gutituac ciren lurraren gainean, eta Noec, arkaco hegazteguia idequiric, beguiratu çuen eta ikusi lurraren açala idortua cela.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 8