Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 8:16-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Ilki çaizte arkatic, çu eta çure emaztea, eta çure semeac, eta çure semeen emazteac çurequin.

17. Eta çurequin diren abere guciac, mota orotacoac, hala hegastinetaric, nola abereetaric eta lurrean herrestatzen diren cierpetaric, eraman çatzu çurequin, eta athera çaizte lurraren gainera; berha eta popula çaitezte haren gainean.

18. Noe ilki cen beraz, eta harequin haren semeac eta haren emaztea, eta haren semeen emazteac.

19. Eta basabere guciac, eta aciendac, eta lurraren gainean herrestatzen diren cierpeac, cein bere motaren arabera, athera ciren arkatic.

20. Eta Noec alchatu cioen aldare bat Jaunari: eta harturic acienda eta hegastin garbi gucietaric holocausta bat escaini cioen aldarearen gainean.

21. Eta Jaunac urrindatu çuen gogozco usaina, eta erran çuen: Ez dut behinere guehiago lurra madaricatuco guiçonen gatic: ecen guiçonaren izpiritua eta asmua haurretic gaizquira ekarriac dira: ez ditut beraz guehiago bici diren guciac joco eguin içan dudan beçala.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 8