Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 8:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bainan Jaincoa orhoituric Noez, eta harequin arkan ciren basabere eta acienda guciez, haice bat igorri çuen lurrera, eta urac ttipitu ciren.

2. Eta lececo ithurriac hersiac içan ciren, eta ceruco ur-jauciac ere bai: eta cerutic jausten ciren uriac athertuac içan ciren.

3. Eta urac haratza eta hunatza ibiliz goan ciren lurretic: eta gutitzen hasi ciren ehun eta berrogoi eta hamar egunen buruan.

4. Eta çazpigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, arka baratu cen Armeniaco mendien gainean.

5. Bizquitartean urac bethi ttipituz cihoacin hamargarren hilabetheraino: ecen hamargarren hilabetheco lehembicico egunean, mendi cascoac aguertu ciren.

6. Berrogoi egun iragan cirenean, Noec, arkari eguin içan cioen leihoa idequiric, igorri çuen belea.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 8