Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 7:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Noec eguin cituen beraz Jaunac manatu ciozquien guciac.

6. Sei ehun urthe bacituen uholdeco urec gaindi eguin çutenean lurraren gainean.

7. Eta Noe sarthu cen arkan eta haren semeac, eta haren emaztea eta haren semeen emazteac harequin batean, uholdeco uren gatic.

8. Abereetaric ere, garbietaric eta lohietaric, eta hegastinetaric, eta lurraren gainean higuitzen diren gucietaric,

9. Pareac, urrix eta orotsac, Noerequin arkan sarthu ciren, Jaunac manatu içan çuen beçala.

10. Eta çazpi egunac iragan ondoan, uholdeco urec gaindi eguin çuten lurraren gainean.

11. Noeren bicico sei ehungarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hamaçazpigarren egunean, lece handico ithurri guciac urratu ciren, eta ceruco ur-jauciac çabaldu.

12. Eta berrogoi gau-egunez uria eguin çuen lurraren gainera.

13. Egun haren hastean, Noe arkan sarthu cen, eta harequin Sem, Cam eta Japhet haren semeac, eta haren emaztea, eta haren semeen hirur emazteac.

14. Berac eta edocein basabere bere motaren arabera, eta acienda guciac beren moten arabera, eta lurraren gainean higuitzen diren guciac beren moten arabera, eta edocein hegastin bere motaren arabera, xori guciac, eta hegaldatzen diren guciac,

15. Noeren gana arkan sarthu ciren birazca haragui orotaric hatsa çutenetaric,

16. Eta barneratu ciren orotsac eta urrixac ciren mota gucitacoac, Jaincoac Noeri manatu içan cioen beçala; eta Jaunac Noe hersi çuen campotic.

17. Eta berrogoi egunez uholdea eguin cen lurraren gainean: eta urac handitu ciren, eta arka alchatu çuten lurretic goiti.

18. Muthiriqui ecen hedatu ciren, eta lurreco bazter guciac bethe cituzten: bada, arka çabilan uren gainean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 7