Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 6:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bainan lurra Jaincoaren beguietan galdua cen eta tzarqueriaz bethea.

12. Jaincoac ikusi çuenean beraz lurra galdua cela (ecen haragui oroc cikindu çuen bere bidea lurraren gainean),

13. Erran cioen Noeri: Ene aitzinean ethorria da haraguiaren azquen ordua: lurra bethea da hequien tzarqueriez, eta nic xahutuco ditut lurrarequin.

14. Çuretzat arka bat eguiçu çur aphainduz: egonlekuac eguinen dituçu arkan, eta naslicaz ferecatuco duçu barnetic eta campotic.

15. Eta huna nola eguinen duçun: arka içanen da luce hirur ehun besoz, çabal berrogoi eta hamarrez, eta gora hogoi eta hamarrez.

16. Arkan eguinen duçu leihoa bat beso baten goratasuna içanen duena: arkari saihetsetic emanen dioçu athea: eta barnean guelac eta hirur selharu eguinen dituçu.

17. Huna nic erakarrico ditudala lurraren gainera uholdeco urac, eta hilen dudala haragui ceruaren azpian hatsa dagocan gucia: lurraren gainean diren gauça guciac içan ditecela xahutuac.

18. Eta ene patua çurequin eguinen dut: eta çu sarthuco çare arkan, eta çurequin batean çure emaztea, çure semeac eta beren emazteac.

19. Eta abere mota gucietaric pare bat sarraracico duçu, urrixa eta orotsa, çurequin bici ditecençat.

20. Hegastinetaric beren moten arabera, eta aciendetaric beren moten arabera, eta lurreco cierpetaric beren moten arabera pareac çurequin sarthuco dira, bici ahal içan ditecençat.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 6