Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 6:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guiçonac hasi cirenean populatzen lurraren gainean eta alabac içan ondoan,

2. Jaincoaren semeec ikusiric guiçonen alabac ederrac cirela, emaztetzat hartu cituzten gucien artean hautatu cituztenac.

3. Eta Jaincoac erran cioten: Ene izpiritua ez da bethi egonen guiçonarequin, ceren haragui den, eta haren egunac içanen dira ehun eta hogoi urthez.

4. Bada ordu hetan lurrean baciren diganteac. Ecen Jaincoaren semeac guiçonen alaben baithan sarthuz gueroztic, hauquietaric athera ciren botheretsu eta guiça-mendean aiphatuac ciren guiçonac.

5. Bainan Jaincoac ikusiric handia cela lurrean guiçonen malçurqueria, eta bethi hequien bihotzeco gogoeta guciac gaizquira ixuriac çaudecila,

6. Urriquitu citzaioen ceren eguin içan çuen guiçona lurrean. Eta bihotzmin batec joric,

7. Erran çuen: Lurraren gainetic xahutuco dut eguin içan dudan guiçona, guiçonetic abereetaraino, cierpetaric ceruco hegastinetaraino: ecen urriqui dut hequiec eguinic.

8. Bainan Noec gracia aurkitu çuen Jaunaren aitzinean.

9. Huna Noeren ondoreac. Noe içan cen guiçon çucen eta perfet bat bere ondocoen artean, eta Jaincoarequin ibili içan cen.

10. Eta içan cituen hirur seme, Sem, Cam eta Japhet.

11. Bainan lurra Jaincoaren beguietan galdua cen eta tzarqueriaz bethea.

12. Jaincoac ikusi çuenean beraz lurra galdua cela (ecen haragui oroc cikindu çuen bere bidea lurraren gainean),

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 6