Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 50:2-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Bere cerbitzuco midicuei manatu cioten aita balsamuzta ceçoten.

3. Berrogoi egun eman cituzten manu horren bethetzen; ecen hori cen hilen balsamuztatzeco ohitza, eta Eguiptoac Jacob deithoratu çuen hirur hogoi eta hamar egunez.

4. Deithoreco ephetic lekora, Josep minçatu cen Faraonen etchecoei: Gracia aurkitu badut çuen aitzinean, minça çaizte Faraonen beharrietara:

5. Ceren ene aitac cin-eraguin çarotadan, cioelaric: Huna non hilcen naicen; ehorcico nauçu Canaango lurrean enetzat eguin içan dudan hobian. Iganen naiz beraz, eta ehorcico dut ene aita, eta bihurturen naiz guero.

6. Eta Faraonec erran cioen: Igan çaite eta cin eguin duçun beçala ehorz çaçu çure aita.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 50