Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 50:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku.

12. Jacoben semeec eguin çuten beraz manatua içan citzaioten beçala;

13. Eta hura eramanic Canaango lurrera, ehorci çuten cilhoca bikunean, ceina Abrahamec erosia baitzen landarequin Efron hethearrari Mambre beguian, hobi baten içateco.

14. Eta Josep bihurtu cen Eguiptora bere anaiequin, eta lagun guciequin, aita ehorci ondoan.

15. Jacob hil-eta, Josepen anaiac beldurtu ciren, eta elkarri erraten çuten: Orhoit balitz jasan duen bidegabeaz, eta bihur baleçagu eguin diogun gaizqui gucia.

16. Eta gaztiatu cioten, erraten çutelaric: Çure aitac hil aitzinean manatu darocu,

17. Erran detzagutzun haren hitz cauquiec: Othoizten çaitut ahanz daquiçun çure anaiec çure gainean erabili dituzten gaixtaqueria, gaizqui eta malçurqueria; guc ere othoizten çaitugu tzarqueria hori barka deçoçuten çure aitaren Jaincoaren cerbitzariei. Horiec adituric, Josepec nigar eguin çuen.

18. Eta anaiac ethorri citzaizcon; eta ahuspez, lurrean emanic adoratzen çutelaric, erran cioten: Çure cerbitzariac gare.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 50