1. Hori ikustearequin, Josep jauci cen bere aitaren beguithartera, nigarrez eta musuca.
2. Bere cerbitzuco midicuei manatu cioten aita balsamuzta ceçoten.
3. Berrogoi egun eman cituzten manu horren bethetzen; ecen hori cen hilen balsamuztatzeco ohitza, eta Eguiptoac Jacob deithoratu çuen hirur hogoi eta hamar egunez.
4. Deithoreco ephetic lekora, Josep minçatu cen Faraonen etchecoei: Gracia aurkitu badut çuen aitzinean, minça çaizte Faraonen beharrietara:
5. Ceren ene aitac cin-eraguin çarotadan, cioelaric: Huna non hilcen naicen; ehorcico nauçu Canaango lurrean enetzat eguin içan dudan hobian. Iganen naiz beraz, eta ehorcico dut ene aita, eta bihurturen naiz guero.
6. Eta Faraonec erran cioen: Igan çaite eta cin eguin duçun beçala ehorz çaçu çure aita.
7. Josep igaitean, Faraonen etcheco çaharrac oro eta Eguiptoco lurreco lorce handieneco guciac goan ciren harequin;
8. Josepen etchea ere bai bere anaiequin, bainan ez haurrac, ardiac eta abereac, ceinac utzi baitzituzten Jefengo lurrean.