Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 50:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hori ikustearequin, Josep jauci cen bere aitaren beguithartera, nigarrez eta musuca.

2. Bere cerbitzuco midicuei manatu cioten aita balsamuzta ceçoten.

3. Berrogoi egun eman cituzten manu horren bethetzen; ecen hori cen hilen balsamuztatzeco ohitza, eta Eguiptoac Jacob deithoratu çuen hirur hogoi eta hamar egunez.

4. Deithoreco ephetic lekora, Josep minçatu cen Faraonen etchecoei: Gracia aurkitu badut çuen aitzinean, minça çaizte Faraonen beharrietara:

5. Ceren ene aitac cin-eraguin çarotadan, cioelaric: Huna non hilcen naicen; ehorcico nauçu Canaango lurrean enetzat eguin içan dudan hobian. Iganen naiz beraz, eta ehorcico dut ene aita, eta bihurturen naiz guero.

6. Eta Faraonec erran cioen: Igan çaite eta cin eguin duçun beçala ehorz çaçu çure aita.

7. Josep igaitean, Faraonen etcheco çaharrac oro eta Eguiptoco lurreco lorce handieneco guciac goan ciren harequin;

8. Josepen etchea ere bai bere anaiequin, bainan ez haurrac, ardiac eta abereac, ceinac utzi baitzituzten Jefengo lurrean.

9. Ahacuan ere baciren orga-lasterrac eta çaldizcoac: eta eguin cen oste bat ttipia etzena.

10. Eta ethorri ciren Atadeco larrainera, ceina Jordanez berçaldean baita: han hilotsen eguiten deithore handi eta minequin eman cituzten çazpi egun.

11. Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku.

12. Jacoben semeec eguin çuten beraz manatua içan citzaioten beçala;

13. Eta hura eramanic Canaango lurrera, ehorci çuten cilhoca bikunean, ceina Abrahamec erosia baitzen landarequin Efron hethearrari Mambre beguian, hobi baten içateco.

14. Eta Josep bihurtu cen Eguiptora bere anaiequin, eta lagun guciequin, aita ehorci ondoan.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 50