Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 5:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Sethez aitatuz gueroztic, Adam bici içan cen çorci ehun urthe: eta içan cituen semeac eta alabac.

5. Eta Adamen biciaren iraupen gucia içan cen bederatzi ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta guero hil cen.

6. Seth ere bici içan cen ehun eta borz urthe, eta guero aitatu cen Enosez.

7. Eta Enosez aitatuz gueroztic, Seth bici içan cen çorci ehun eta çazpi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

8. Eta Sethen bicitze guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hamabi urthe, eta guero hil içan cen.

9. Enos bici içan cen lau hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen Cainanez.

10. Hau sorthuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta hamaborz urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

11. Eta haren bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta borz urthe, eta guero hil içan cen.

12. Cainan ere bici içan cen hirur hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen Malaleelez.

13. Eta Malaleel sorthuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta berrogoi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

14. Eta Cainanen bici guciac, iraun çuen bederatzi ehun eta hamar urthe, eta guero hil içan cen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 5