Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 49:18-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Nic, Jauna, çu ganic iguriquico dut ene salbagarria.

19. Gad harmaturic guducatuco da bere aitzinaldera; eta guibelerat ere harmatuco da.

20. Aserren oguia, ogui goria, eta goço emanen diote erregueei.

21. Nefthali, oren itzuria, eta hitzari edertasun emaile.

22. Josep ene semea berhatuz dihoa, eta beguico ederra baita, nescatchec laster eguin dute harrasi gainera.

23. Bainan ixterbeguiec suminduran sarraraci dute, eta liscar eman diote, eta bekaizgo ekarri, harmac escuetara harturic.

24. Bainan hazcarrean jarri da haren balazta, eta haren besoetaco eta escuetaco lokarriac urratuac içan dira Jacoben Jainco botheretsuaren escuz; handic athera da arçaina, Israelgo harria.

25. Çure aitaren Jaincoa içanen da çure lagunçailea, eta Guciz-Ahaldunac benedicatuco çaitu, ceruco benedicionez gainetic, behereco lececo benedicionez azpitic, bulharretaco eta sabeleco benedicionez.

26. Çure aitaren benedicioneac hazcarragoac dira haren aitenac baino; bethiticaco munho gainen lehia ethorri arteo; eguin beitez Josepen buruaren gainean, eta Naçaretarraren buru gainean bere anaien artean.

27. Benjamin otso harraparia; goicean janen du atzeman duena, eta arratsean phartituco ditu hari kendu puscac.

28. Horiec oro dira Israelgo hamabi leinuen buruac; horrela minçatu citzaioten beren aita, eta benedicatu cituen batbederari çagoquioen benedicionez.

29. Eta manu eguin cioten, cioelaric: Ehorz neçaçuen ene aitequin Efron hethearraren landan den cilhoca bikunean,

30. Mambreri beguira dagonean Canaango lurrean, ceina erosi baitzuen landarequin Abrahamec Efron hethearrari, hobi baten içateco.

31. Han ehorci cituzten hura, eta Sara haren emaztea; han ehorcia içan da Isaac bere emazte Errebecarequin; eta han eçarria dago Lia ere.

32. Eta akabaturic manamenduac ceinetaz bere semeac arguitzen baitzituen, çangoac bildu cituen ohe gainean, eta hil cen; eta bere populuari batua içan cen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 49