Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 48:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta eçarri çuen Efraim bere escuinean, hori baita Israelen ezquerrean: eta Manase bere ezquerrean, edo aitaren escuinean, eta biac ondora hurbilaraci cioizquien.

14. Israelec escu escuina hedaturic, eçarri çuen Efraim, anaia gazteenaren buruaren gainean: eta escuac gurutzatuz, ezquerra eçarri çuen Manase, sorcez çaharrena cenuen buruaren gainean.

15. Eta Jacobec Josepen semeac benedicatu cituen, eta erran: Jaincoac, ceinuen aitzinean ibili baitira ene aita Abraham eta Isaac, Jaincoac, ceinac haci bainau ene haurretic oraidinocoan:

16. Aingueruac, gaitz orotaric beguiratu nauenac, benedica betza haur hauquiec: eta deithua içan bedi hauquien gainera ene icena, eta ene aita Abraham eta Isaaquen icenac ere bai, eta osteca berha beitez lurraren gainean.

17. Bainan Josepec ikusiric bere aitac escu escuina eçarri çuela Efraimen buruaren gainean, gaitzitu citzaioen: eta aitaren escua harturic, eguin çuen haren goititzera Efraimen buruaren gainetic, eta Manaseren buruaren gainera eramatera,

18. Eta aitari erran cioen: Ez da hola behar, aita: ceren hau baita çaharrena, eçar çaçu escuina hunen buru gainean.

19. Bainan Jacobec etzuen nahi içan eta erran çuen: Badaquit, ene semea, badaquit: hau ere populuen buruan içanen da, eta populatuco da: bainan anaia gazteena hau baino handiago içanen da, eta hunen ondoregoa berhatuco da jendaquietan.

20. Eta orduan benedicatu cituen, cioelaric: çutan benedicatua içanen da Israel, eta erranen da: Jaincoac eguin deçaçula Efraimi beçala, eta Manaseri beçala. Eta jarri çuen Efraim Manaseren aitzinean.

21. Eta erran cioen Josep bere semeari: Huna non hilcen naicen, eta Jaincoa içanen da çuequin, eta bihurturen çaituzte çuen aiten lurrera.

22. Ematen darotzut çure anaiei baino guehiago, ezpatarequin eta ene balaztarequin Amorhearren gainean irabaci dudan ontasuna.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 48