Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 43:16-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Hunec ikusi cituenean, eta Benjamin hequiequin, manu eguin cioen bere etche-arthatzaileari, erraten cioelaric: Etchean sarrarazquitzu guiçon hauquiec, eta bitimac hil çatzu eta barazcaria çuxent, ecen egüerditan enequin jan behar dute.

17. Hunec manatua eguin çuen, eta etchera sarraraci cituen guiçonac.

18. Eta han, icituric, elkarri erran çuten: Lehenago gure çakuetan guibelerat eraman dugun dirua gatic sarraraciac gare: gueçurra baliaraz deçançat gure gainean eta borchaz gathibu eraguin eta gure astoez jabe dadiençat.

19. Aria hortaz etche-guiçonaren gana athelasera hurbilduric,

20. Minçatu citzaizcon: Othoizten çaitugu, jauna, ençun gaitzatzun. Jadanic lehenago jautsi içan gure jateco erostera:

21. Hequiec erosiric, ostatura goan garenean, idequi içan ditugu gure çakuac, eta dirua atzeman dugu çakuen ahoan: orai hura phisu berean guibelerat ekarri dugu.

22. Eta berce diru bat ekarcen dugu behar dugunaren erosteco: ez da gure jaquitatean norc eçarri duen hura gure çakuetan.

23. Bainan hunec ihardetsi cioten: Baquea dela çuequin, ez içan beldurric: çuen Jaincoac, çuen aitaren Jaincoac eman darozquitzue aberastasunac çuen çakuetan: ecen niri eman darotaçuen dirua, emançat daducat. Eta Simeon erakarri çuen hequietara.

24. Eta etchean sarraraciric, ekarri cioten ura, eta çangoac garbitu cituzten eta bazca eman cioten hequien astoei.

25. Hequiec emateco cituztenac xuxencen cituzten, Josep egüerditan sar cedin artean: ecen adituac ciren han jan behar çutela oguia.

26. Josep sarthu cen beraz bere etchean, eta escuetan çaduzcaten erraitzac escaini ciozcaten, eta lurrean ahuspez emanic adoratu çuten.

27. Bainan hunec eztiqui agurra bihurturic, galde eguin cioten, erraten ciotelaric: Ongui da çuen aita çahar, aiphatu darotaçuena? bici da oraino?

28. Ihardetsi çuten: Ongui da gure aita, çure cerbitzaria: bici da oraino. Eta gurthuric adoratu çuten.

29. Josepec beguiac alchatzean, ikusi çuen Benjamin bere anaia ama beraganicacoa, eta erran çuen: Hau da aiphatu darotaçuen anaia gazte, hura? Eta guero erran çuen: Jaincoa urricalquiçun içan bequiçu, ene semea.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 43