Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 43:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Dirua ere eraman çaçue lehenecoan beçalaco bia: eta çuen çakuetan causitu duçuena eraman çaçue guibelerat, beldurrez-eta huts eguinic guerthatu diaqueen hori.

13. Eta har çaçue çuen anaia ere, eta çoazte guiçonaren gana.

14. Ene Jainco guciz botheretsuac berati eraguin deçaçuela; eta preso daducan çuen anaia eta Benjamin hau bihur betza çuequin batean. Ni anartean egonen naiz çurz beçala haurric gabe.

15. Hartu cituzten beraz guiçonarençat emaitzac, dirua lehen beçalaco bia eta Benjamin: jautsi ciren Eguiptora, eta xutic eman ciren Josepen aitzinean.

16. Hunec ikusi cituenean, eta Benjamin hequiequin, manu eguin cioen bere etche-arthatzaileari, erraten cioelaric: Etchean sarrarazquitzu guiçon hauquiec, eta bitimac hil çatzu eta barazcaria çuxent, ecen egüerditan enequin jan behar dute.

17. Hunec manatua eguin çuen, eta etchera sarraraci cituen guiçonac.

18. Eta han, icituric, elkarri erran çuten: Lehenago gure çakuetan guibelerat eraman dugun dirua gatic sarraraciac gare: gueçurra baliaraz deçançat gure gainean eta borchaz gathibu eraguin eta gure astoez jabe dadiençat.

19. Aria hortaz etche-guiçonaren gana athelasera hurbilduric,

20. Minçatu citzaizcon: Othoizten çaitugu, jauna, ençun gaitzatzun. Jadanic lehenago jautsi içan gure jateco erostera:

21. Hequiec erosiric, ostatura goan garenean, idequi içan ditugu gure çakuac, eta dirua atzeman dugu çakuen ahoan: orai hura phisu berean guibelerat ekarri dugu.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 43