Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 43:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bizquitartean goseteac borthizqui hersatzen çuen Canaango lurra,

2. Eta akituric Eguiptoquic ekarri içan cituzten jatecoac, Jacobec erran cioten bere semeei: Bihur çaitezte, eta eros guçue jateco aphur bat.

3. Judac ihardetsi cioen: Guiçon harec erran içan darocu, cin eguiten darocularic: Ez duçue ene beguithartea ikusico, ez baduçue çuequin erakarcen çuen anaia ttipiena.

4. Beraz nahi baduçu hori gurequin bidali, goanen gare elkarrequin, eta erosico darotzugu behar duçuna.

5. Bainan nahi ez baduçu, ez gare goanen: ecen guiçona, maiz erran dugun beçala, garbiqui minçatu çaicu, dioelaric: Ez duçue ikusico ene beguithartea çuen anaia ttipiena gabe.

6. Israelec erran cioten: Ene çorigaitzetan jaquinsun eguin duçue berce anaia bat baduçuela.

7. Eta ihardetsi çuten: Guiçonac galdatu darozcu aldizca gure ethorquico berriac: hea aita bici guinduenetz; hea baguinduen anaia berce bat: eta guc ihardetsi diogu bere galdeen arabera: nondic jaquin guineçaqueen erranen çarocula: Erakar darotaçue çuen anaia çuequin?

8. Judac erran cioen oraino bere aitari: Igor çaçu haurra enequin, goan gaitecen, eta bici ahal gaitecen, ez gaitecen hil gu eta gure haur gaixoac.

9. Nic hartuco dut muthicoa; niri galda diadaçu; ez badut guibelerat erakarcen, eta çuri bihurcen ez badarotzut, gaixtoqui hobendun içanen naiz çure aldera egun-eta-bician.

10. Guibelamenduric içatu ez balitz, hemen guinitazqueen jadanic bigarren aldico.

11. Beraz beren aita Israelec erran cioten: Hola premia bada, eguiçue nahi duçuena; har çaçue çuen uncietan lurreco fruitu hoberenetaric, eta guiçonari eraman çotzue emaitzac, arraxina, ezti, estoracs-nigar, mirra eta amanda aphur bat.

12. Dirua ere eraman çaçue lehenecoan beçalaco bia: eta çuen çakuetan causitu duçuena eraman çaçue guibelerat, beldurrez-eta huts eguinic guerthatu diaqueen hori.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 43