Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:6-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Berce haimberce ogui-buru ere meharrac eta lanhadurac joac,

7. Iresten çutela lehembicicoen edertasun gucia. Faraon atzarriric bere phausutic,

8. Eta goiça eguin cenean, icialdurac hartua, igorri içan çuen Eguiptoco asmatzaile gucietara, eta jaquinsun orotara: eta erakarraraciric kondatu cioten ametsa, bainan etzen nihor argui ceçaqueenic hura.

9. Orduan edaraleen buruçaguiac, noizbait orhoituric, erran çuen: Aithorcen dut ene hutsa.

10. Erreguec samurturic bere cerbitzarien contra, manatu çuen ni eta oguiemaileen buruçaguia hersiac içan guinetecen soldadoen aitzindariaren presondeguian:

11. Han biec gau batez içan guinduen amets bana, gueroa erakusten çutena.

12. Bacen han hebrear guiçon gazte bat, soldadoen aitzindari beraren sehia, ceinari kondaturic gure ametsac,

13. Ençun guinduen guerthacariac ondoan frogatu çuen gucia: ecen ni bihurtua içatu naiz ene cargura, eta ene laguna gurutzetic dilindan eçarria.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41