Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:44-52 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

44. Erran cioen ere Josepi erreguec: Ni naiz Faraon: çure manuaz landan nihorc Eguiptoco lur gucian ez du higuituco ez besoric ez çangoric.

45. Eta aldatu çuen haren icena eta eguiptoaraz deithu çuen, Munduco Salbatzailea. Eta emaztetzat eman cioen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba. Josep athera cen beraz Eguiptoco lurrera.

46. (Bada, hogoi eta hamar urthe cituen Faraonen aitzinera aguertu cenean): eta Eguiptoco aurkitza guciac inguratu cituen.

47. Eta ethorri cen çazpi urtheen goria: eta uztac espaletan eçarri cirenean bilduac içan ciren Eguiptoco bihiteguietara.

48. Eta fruituetaco gaindia bildua içan cen hiri bakotchera.

49. Eta bihiaren nasaicia hain içan cen handia, non itsasoco legarraren bardin, eta neurriz goragocoa baitzen.

50. Bada gosetea ethorri baino lehen Josepi sorthu citzaizcoen bi seme ceinetaz erdi baitzen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba.

51. Çaharrena deithu çuen Manase, erraten çuelaric: Jaincoac ahançaraci darozquit ene neke guciac, eta ene aitaren etchea.

52. Bigarrena berriz deithu çuen Efraim, erraten çuelaric: Jaincoac berharaci nau ene behartasuneco lurrean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41