Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:36-54 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

36. Eta goititua içan bedi ethorcecoac diren gosetezco çazpi urtheetaracotz, arren-eta lurra ez dadien içan escasaz xahutua.

37. Conseilu hori içan cen Faraonen eta haren-peco buruçaguien gogaraco:

38. Erregue minçatu citzaioten: Jaincoaren izpirituaz bethea den halaco guiçon bat aurki othe deçaguque?

39. Erran cioen beraz Josepi: Jaincoac erakutsi içan darozquitzunaz gueroztic erran dituçun guciac, non kausi deçaquet çu baino çuhurragoric eta çu beçalacoric ere?

40. Içanen çare ene etchearen buruco, eta çure ahoco manuari gurthuco da populu gucia: erregue alkiaz baicic ez naiz çu baino aitzinago içanen.

41. Eta Faraonec Josepi erran cioen berriz: Huna non eçarri çaitudan Eguiptoco lur gucico buruçagui.

42. Eta hartu çuen bere escuco erreztuna eta eçarri çuen haren escuan, eta jaunci cioen liho harizco soin bat eta lephoa urhezco gathe batez inguratu.

43. Eta iganaraci çuen bere bigarren orga-lasterrera, cridatzaileac oihu eguiten çuelaric, oroc belhauna lurrera eman ceçaten haren aitzinean, eta jaquin ceçaten Eguiptoco lur gucico buruçagui eçarria cela.

44. Erran cioen ere Josepi erreguec: Ni naiz Faraon: çure manuaz landan nihorc Eguiptoco lur gucian ez du higuituco ez besoric ez çangoric.

45. Eta aldatu çuen haren icena eta eguiptoaraz deithu çuen, Munduco Salbatzailea. Eta emaztetzat eman cioen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba. Josep athera cen beraz Eguiptoco lurrera.

46. (Bada, hogoi eta hamar urthe cituen Faraonen aitzinera aguertu cenean): eta Eguiptoco aurkitza guciac inguratu cituen.

47. Eta ethorri cen çazpi urtheen goria: eta uztac espaletan eçarri cirenean bilduac içan ciren Eguiptoco bihiteguietara.

48. Eta fruituetaco gaindia bildua içan cen hiri bakotchera.

49. Eta bihiaren nasaicia hain içan cen handia, non itsasoco legarraren bardin, eta neurriz goragocoa baitzen.

50. Bada gosetea ethorri baino lehen Josepi sorthu citzaizcoen bi seme ceinetaz erdi baitzen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba.

51. Çaharrena deithu çuen Manase, erraten çuelaric: Jaincoac ahançaraci darozquit ene neke guciac, eta ene aitaren etchea.

52. Bigarrena berriz deithu çuen Efraim, erraten çuelaric: Jaincoac berharaci nau ene behartasuneco lurrean.

53. Eguiptoan içan ciren nasaiciazco çazpi urtheac iragan-eta,

54. Josepec aitzinetic erran cituen çazpi urthe hutsac ethorcen hall ciren: eta mundu gucian gosetea nausitu cen, bainan oguia bacen Eguiptoco lurrean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41