Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:23-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Berce çazpi ere meharrac eta erredurac joac, atheratzen ciren ondo bakar batetaric:

24. Iretsi çuten lehembicicoen edertasuna. kondatu diotet ametsa asmatzaileei, eta nihor ez da içan arguitu duenic.

25. Josepec ihardetsi çuen: Erregueren ametsa bat da: Jaincoac Faraon cer guerthatuco den erakutsi dio.

26. Çazpi behi ederrac, eta çazpi oguiburu betheac, dira çazpi nasaiciazco urthe: eta bi ametsac indar bera daducate.

27. Çazpi behi mehe eta kabartuac ere, hequien ondotic igan direnac, eta çazpi ogui-buru mehar eta haice erregarriac joac, dira gosetezco çazpi urthe.

28. Horiec betheco dira hunelaco aldietan:

29. Huna nasaicia handizco çazpi urthe atheratuco direla Eguiptoco lur gucian:

30. Hequiei jarraiquico dira berce çazpi urthe, agortasun hambatetacoac, non aitzineco nasaicia gucia ahancico baita: ecen goseteac iretsico du lurra oro.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41