Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:17-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Faraonec kondatu çuen beraz cer ikusi içan çuen: Uste nuen ur-heguian xutic nindagoela,

18. Eta çazpi behi hainitz ederrac eta guicenac hibaietic atheratzen cirela, ainciraco belharra alhatzen çutela.

19. Eta huna berce çazpi behi jarraiquitzen citzaizcotela hain itsusiac eta meheac, non egundaino Eguiptoco lurretan ez baitut halacoric ikusi:

20. Eta hauquiec lehembicicoac iretsiric eta janic,

21. Etzuten aseac cirelaco iduriric batere ematen; bainan bere mehetasun eta itsusitasun berean tontotuac çauden. Atzarriric, eta berriz loac harturic,

22. Içatu dut berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta hainitz ederrac ilkitzen ciren ondo bakar batetaric.

23. Berce çazpi ere meharrac eta erredurac joac, atheratzen ciren ondo bakar batetaric:

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41