Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Berehala erregueren manuz Josep atheratu çuten presondeguitic: eta ileac mozturic eta jaunzcura aldaturic, erakarri cioten Faraoni.

15. Hunec erran cioen: Içatu ditut bi amets eta nihor ez da hequiec argui detzaqueenic: aditu dut ametsen asmatzen guciz jaquina çarela.

16. Josepec ihardetsi çuen: Jaincoac ni gabe Faraoni erranen diozca berri onac.

17. Faraonec kondatu çuen beraz cer ikusi içan çuen: Uste nuen ur-heguian xutic nindagoela,

18. Eta çazpi behi hainitz ederrac eta guicenac hibaietic atheratzen cirela, ainciraco belharra alhatzen çutela.

19. Eta huna berce çazpi behi jarraiquitzen citzaizcotela hain itsusiac eta meheac, non egundaino Eguiptoco lurretan ez baitut halacoric ikusi:

20. Eta hauquiec lehembicicoac iretsiric eta janic,

21. Etzuten aseac cirelaco iduriric batere ematen; bainan bere mehetasun eta itsusitasun berean tontotuac çauden. Atzarriric, eta berriz loac harturic,

22. Içatu dut berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta hainitz ederrac ilkitzen ciren ondo bakar batetaric.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41