Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:13-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ençun guinduen guerthacariac ondoan frogatu çuen gucia: ecen ni bihurtua içatu naiz ene cargura, eta ene laguna gurutzetic dilindan eçarria.

14. Berehala erregueren manuz Josep atheratu çuten presondeguitic: eta ileac mozturic eta jaunzcura aldaturic, erakarri cioten Faraoni.

15. Hunec erran cioen: Içatu ditut bi amets eta nihor ez da hequiec argui detzaqueenic: aditu dut ametsen asmatzen guciz jaquina çarela.

16. Josepec ihardetsi çuen: Jaincoac ni gabe Faraoni erranen diozca berri onac.

17. Faraonec kondatu çuen beraz cer ikusi içan çuen: Uste nuen ur-heguian xutic nindagoela,

18. Eta çazpi behi hainitz ederrac eta guicenac hibaietic atheratzen cirela, ainciraco belharra alhatzen çutela.

19. Eta huna berce çazpi behi jarraiquitzen citzaizcotela hain itsusiac eta meheac, non egundaino Eguiptoco lurretan ez baitut halacoric ikusi:

20. Eta hauquiec lehembicicoac iretsiric eta janic,

21. Etzuten aseac cirelaco iduriric batere ematen; bainan bere mehetasun eta itsusitasun berean tontotuac çauden. Atzarriric, eta berriz loac harturic,

22. Içatu dut berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta hainitz ederrac ilkitzen ciren ondo bakar batetaric.

23. Berce çazpi ere meharrac eta erredurac joac, atheratzen ciren ondo bakar batetaric:

24. Iretsi çuten lehembicicoen edertasuna. kondatu diotet ametsa asmatzaileei, eta nihor ez da içan arguitu duenic.

25. Josepec ihardetsi çuen: Erregueren ametsa bat da: Jaincoac Faraon cer guerthatuco den erakutsi dio.

26. Çazpi behi ederrac, eta çazpi oguiburu betheac, dira çazpi nasaiciazco urthe: eta bi ametsac indar bera daducate.

27. Çazpi behi mehe eta kabartuac ere, hequien ondotic igan direnac, eta çazpi ogui-buru mehar eta haice erregarriac joac, dira gosetezco çazpi urthe.

28. Horiec betheco dira hunelaco aldietan:

29. Huna nasaicia handizco çazpi urthe atheratuco direla Eguiptoco lur gucian:

30. Hequiei jarraiquico dira berce çazpi urthe, agortasun hambatetacoac, non aitzineco nasaicia gucia ahancico baita: ecen goseteac iretsico du lurra oro.

31. Eta escasaren handiac galduco du nasaiciaren handia.

32. Bainan bigarren aldian ikusi içan duçun ametsac, gauça berari darraicolaric, erakusten dut segurtasun bat, Jaincoaren hitza obratuco eta laster betheco dela.

33. Orai beraz erreguec hauta beça guiçon çuhur eta ancetsu bat, eta eçar beça Eguiptoco lurraren buruco.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41