Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 41:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Handic bi urtheren buruan Faraonec içan çuen amets bat. Uste çuen xutic çagoela hibai bazter batean,

2. Ceintaric atheratzen baitziren çazpi behi, ederrac eta arras guicenac, eta alhatzen ciren leku ainciratsuetan.

3. Berce çazpi ere atheratzen ciren hibaietic; itsusiac ciren eta mehe-erroquituac, eta alhatzen ciren ur-heguian berean, toqui berdatsuetan.

4. Eta iretsi cituzten berceac, ceinen itchura eta guicentasuna ederresgarriac baitziren. Faraon atzarriric,

5. Lokartu cen berriz, eta ikusi çuen berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta ederrac, atheratzen ciren ondo batetaric:

6. Berce haimberce ogui-buru ere meharrac eta lanhadurac joac,

7. Iresten çutela lehembicicoen edertasun gucia. Faraon atzarriric bere phausutic,

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 41