Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 40:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Lehembicicoac, edaraleen buruçaguiac, kondatu cioen bere ametsa: Ene aitzinean ikusten nuen mahats-ondo bat,

10. Ceinetan baitziren hirur aldasca emequi-emequi botea ematen çutenac, eta loreen ondotic mahatsac oncen ciren:

11. Eta Faraonen basoa ene escuan cen: hartu ditut beraz mahatsac, eta lehertu ditut escuan naducan uncira, eta eman diot Faraoni.

12. Josepec ihardetsi cioen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur aldascac dira, heldu diren hirur egunac,

13. Ceinen ondoan Faraon orhoituco baita çure cerbitzuaz, eta bihurtuco çaitu çure leheneco cargura; eta emanen dioçu basoa çure eguimbidearen arabera, aitzinean eguiten ohi cinduen beçala.

14. Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric:

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 40