Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 40:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Igorri cituen soldadoetaco aitzindariaren presondeguira, ceinetan baitzen Josep hersia.

4. Eta presondeguico çainac eçarri cituen Josepen escuetan eta hunec cerbitzatzen cituen. Dembora aphur bat iragan cen eta hauquiec çainduac çauden.

5. Eta gau batez biec içan çuten amets bana ceinaren arguipena baitzihoaquioten bakotchari.

6. Goicean Josep hequien gana sarthu cenean, eta ilhun ikusiric,

7. Bilhatu cituen, erraten ciotelaric: Çuen beguitharteac certaco dira egun ohi baino ilhunago?

8. Hauquiec ihardetsi cioten: Amets bat içan dugu, eta ez da norc haren arguitasuna emanen darocunic. Josepec erran cioten: Aguitasuna ez othe da Jaincoaganicacoa? Erradaçue cer ikusi duçuen.

9. Lehembicicoac, edaraleen buruçaguiac, kondatu cioen bere ametsa: Ene aitzinean ikusten nuen mahats-ondo bat,

10. Ceinetan baitziren hirur aldasca emequi-emequi botea ematen çutenac, eta loreen ondotic mahatsac oncen ciren:

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 40