Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 40:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric:

15. Ceren maulaz alchatua içatu bainaiz Hebrearren lurretic, eta hobenic gabe sarthua içan toqui hunetan.

16. Ogui-emaileen buruçaguiac ikusiric umoqui arguitu çuela ametsa, erran çuen: Eta nic amets içatu dut hirur sasqui irin banituela buruaren gainean:

17. Eta sasqui batean, gorenena cenean, ekarcen nituela, okinçan eguiten diren jateco orotaric, eta xoriec jaten çutela handic.

18. Josepec ihardetsi çuen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur sasquiac dira hirur egun oraino,

19. Ceinen ondoan Faraonec kenduco baitarotzu burua, eta dilindan eçarrico çaitu gurutze batetaric, eta hegastinec circicatuco dituzte çure haraguiac.

20. Handic hirugarren eguna cen Faraonen sort-eguna: barazcari handi bat ematen ciotelaric bere sehi guciei, janaren artetic orhoitu cen edaraleen buruçaguiaz eta ogui-emaileen aitzindariaz.

21. Bata bihurtu çuen bere lekura, aitzina eman ceçonçat basoa;

22. Eta bercea habetic dilindan eçarri çuen, asmatzailearen eguia froga çadiençat.

23. Bizquitartean gauça guciac ongui cihoazcon edaraleen buruçaguiari, bainan ahanci çuen bere argui-emailea.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 40