Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 40:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horiec hola eguin cirenean, guerthatu cen bi ebaquic, Eguiptoco erregueren edaraleac eta ogui-emaileac damuztatu çutela beren nausia.

2. Eta Faraon hequien aldera hasarreturic (ecen bata edaraleen buruçagui cen eta bercea ogui-emaileena),

3. Igorri cituen soldadoetaco aitzindariaren presondeguira, ceinetan baitzen Josep hersia.

4. Eta presondeguico çainac eçarri cituen Josepen escuetan eta hunec cerbitzatzen cituen. Dembora aphur bat iragan cen eta hauquiec çainduac çauden.

5. Eta gau batez biec içan çuten amets bana ceinaren arguipena baitzihoaquioten bakotchari.

6. Goicean Josep hequien gana sarthu cenean, eta ilhun ikusiric,

7. Bilhatu cituen, erraten ciotelaric: Çuen beguitharteac certaco dira egun ohi baino ilhunago?

8. Hauquiec ihardetsi cioten: Amets bat içan dugu, eta ez da norc haren arguitasuna emanen darocunic. Josepec erran cioten: Aguitasuna ez othe da Jaincoaganicacoa? Erradaçue cer ikusi duçuen.

9. Lehembicicoac, edaraleen buruçaguiac, kondatu cioen bere ametsa: Ene aitzinean ikusten nuen mahats-ondo bat,

10. Ceinetan baitziren hirur aldasca emequi-emequi botea ematen çutenac, eta loreen ondotic mahatsac oncen ciren:

11. Eta Faraonen basoa ene escuan cen: hartu ditut beraz mahatsac, eta lehertu ditut escuan naducan uncira, eta eman diot Faraoni.

12. Josepec ihardetsi cioen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur aldascac dira, heldu diren hirur egunac,

13. Ceinen ondoan Faraon orhoituco baita çure cerbitzuaz, eta bihurtuco çaitu çure leheneco cargura; eta emanen dioçu basoa çure eguimbidearen arabera, aitzinean eguiten ohi cinduen beçala.

14. Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric:

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 40